9. atala
Aconcaguaren gailurrera abiatu aurreko etapa gogorra, igandean ETB-2n
Abenturari ekin zioten hamalau lehiakideetatik, seik izango dute aukera igandean Colera kanpamendurantz abiatzeko, gailurrerako azken koskara, alegia.
Igande honetan, atzerako kontaketa hasiko da Juanito Oiartzabalek gidatzen duen espedizioa Aconcagua mendiaren gailurrerako bidera abiatzeko, 'El Conquistador del Aconcagua' saioan.
Abenturari ekin zioten hamalau lehiakideetatik, seik izango dute aukera igandean Colera kanpamendurantz abiatzeko, gailurrerako azken koskara, alegia. Oraingoz, Nido de Condores kanpalekuan daude Magda, Kote, Serafín Zubiri, Roberto Laiseka eta Iñaki. Azken hori, gainera, Koro etxera bidali zuen duelu gogorra irabazi ostean, lur jota dago. Eta, bestalde, Andoni Agirregomezkorta aktorea 5.100 metrotan utzi genuen iragan astean, eta igandean jakingo dugu Nido de Condoresera igoko den edo, etsi, eta bere abentura bertan behera utziko duen.
‘El Conquistador del Aconcagua’ saioaren hirugarren edizioak ezusteko ugari izango ditu azken txanpa honetan, eta Julian Iantzik aste honetako atalean argituko ditu. Denek uste dute Colerara heldu ostean hasiko dela benetako igoera, izan ere, 5.900 metrotan dago kanpalekua, eta espedizio-kideen aklimatazio-baldintzak eta erresistentzia agerian geldituko dira bertan. Oraingoz, badirudi Iñaki dela ahulen dagoena Nido de Condoreserako igoaldian egindako ahaleginagatik, baina, garaiera horretan, guztiek izan dezakete mendiko gaitza.
Azkenik, bi kanpalekuetan izandako tentsio-uneek liskarrak eragin ditu Juanitoren eta Iñakiren artean, espedizio-buruak, Andoniri gauzak errazte aldera, Kororen aldeko apustua egin baitzuen, eta Iban kanpoan gelditu baitzen. Azken etapa, azken ahalegina eta ezusteko ugari izango da, Aconcagua mendiaren gailurrera iristeko erronka honetan.