Final handia
Estibalitz Etxeberria da 'Kantuan' saioaren irabazlea
A.R.
Erredakzioa
Lau abeslari izan dira 'Kantuan' saioaren finalean, eta epaimahaiak Estibalitz Etxeberriak irabaztea merezi duela erabaki du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
ETB-1eko ‘Kantuan’ saioaren final handian 3.000 euro zeuden jokoan, eta Pasaiako Estibalitz Etxeberriak lortu du saria, epaimahaikideek horrela erabakita. Epaimahaikideek irabazlearen izena eman baino lehen euren erabakia arrazoitu dute, eta irabazlea saiotik saiora hobeto aritu dela azpimarratu ondoren, Joseina Etxeberriak Pasaiako Estibalitz Etxeberriak saioa irabaztea merezi duela esan. du
Leire Tejada, Idoia Bediaga, Xabier Zurbano eta Estibalitz Etxeberria izan dira azken saio honetan lehiatu duten abeslariak. Kantari bakoitzak abesti bat kantatu ondoren, epaimahaiak abeslari bat lehiaketatik kanpo uztea erabaki du. Ondorioz, Idoia Bediaga bigarren kantua abesteko aukerarik gabe utzi dute.
Horren ondoren, bigarren aukera bat izan dute hiru finalistek, eta berriro ere, Xabierrek, Estibalitzek eta Leirek dena eman dute saioaren sari nagusia irabazteko. Ondoren, Iñigo Arbizak, Joseina Etxeberriak eta Joli Pascualenak epaia eman dute, eta Leire Tejada utzi dute irabazteko aukerarik gabe.
Epaimahaikideek Xabier Zurbanoren eta Estibalitz Etxeberriaren artean hartu behar izan dute azken erabakia, eta azkenean, Estibalitz Etxeberriaren izena eman dute.
3.000 euroko saria jaso du Estibalitz Etxeberriak, eta horretaz gain, 'Kantuan' saioak bete du bere helburua, Euskal Herriko kantaririk onena bilatzea.