Itxi

Gaur gauean

Iparraldeko Lurralde Elkargoa hizpide, 'Azpimarra+' saioan

A.H.

EITB

Gonbidatuen artean, Frantxua Maitia eta Nikolas Blain izango dira saioan.

Argazkia: EITB

Gaur gaueko ''Azpimarra+'' saioa Iparraldeko Lurralde Elkargoari buruzko izango da, hautetsien kontseiluak, Batzar Nagusian, Lurralde Elkargoak departamenduaren eskumenak beharko lituzkeela erabaki ondoren. Maddalen Iriarterekin batera, Frantxua Maitia Kontseilu Erregionaleko presidente ordea eta PSFko kidea, eta Nikolas Blain Batera plataformako bozeramalea izango dira. Horrez gain, Eguzki Urteaga politologoa eta Maite Ubiria eta Frank Dolosor kazetariak ere bilduko dira ETB-1eko albistegi berezira.

'Azpimarra+' 23:10etik aurrera izango da ikusgai ETB-1en.

 

Informazio gehiago (1)