Itxi

Audientzia oharra

'NMS' saioak marka berria jarri zuen asteartean

A.H.

EITB

Klaudio Landak aurkeztutako magazinak bere maximo historikoa gainditu zuen: 100.000 ikus-entzule bataz beste Euskadin.

Klaudio Landa | Ni más ni menos

ETB-2ko 'Ni Más Ni Menos' magazinak marka berria jarri zuen asteartean: 100.000 ikus-entzule bataz beste. Klaudio Landak aurkeztutako saioak %17,4ko audientzia zatia lortu zuen. Halaber, 268.000 lagunek egin zuten bat saioarekin emanaldian zehar Euskadin eta eragin esparruan.

Egun-eguneko gaiak hurbiletik jarraitu zituen 'NSM' saioak, audientziaren ikusmina sortuz. Hala nola, Eusko Jaurlaritzako funtzionarioen Gabonetako ordainsaria merkatarien ikuspuntutik aztertu zuten, eurentzat ere diru sarrera garrantzitsua izan daitekeelako. Bestalde, Euskadiko Auzitegi Gorenak etxe desjabetze prozesu guztiak denbora batez etetearen erabakiaz mintzatu ziren. Ildo beretik, Burladako emakume baten etxe-gabetzea gelditu izana nabarmendu zuten.

Hilean 700 euro baino gutxiago jasotzen dituen pentsiodun batekin ere mintzatu ziren, Euskadin egoera berean dauden beste 400.000 herritarren egoera islatuz. Eta Adineko proiektuaz ere hitz egin zuten solas-mahaian.

'Ni mas ni menos' saioa EITB Nahieranen ere ikusgai dago saioa.

Informazio gehiago (1)