Itxi

22:15ean, ETB-2n

Madrilen aritzen diren euskal politikariak, '60 Minutos' saioan

A.H.

EITB

Iñaki Lopezek Josu Erkoreka, Xabier Mikel Errekondo, Eduardo Madina, Ramon Rabanera, Uxue Barkos eta Rosa Diez izango ditu bidelagun, gaur, 22:15ean, ETB-2n.

Argazkia: EITB

ETB-2ko '60 Minutos' saioak Madrilera eramango gaitu gaur gauean. Iñaki Lopezek bisita egingo die bertan lan egiten duten hainbat euskal politikariri, eta han duten bizitzari eta egungo zenbait gairi buruz hitz egingo du eurekin.

Josu Erkorekak (EAJ) telebistan atera ohi ez diren Kongresuko hainbat txoko erakutsiko dizkio aurkezleari;  Xabier Mikel Errekondorekin (Amaiur) Chueca ezagutuko du; Eduardo Madinarekin (PSE) hemizikloan ibiliko da; Ramon Rabanerak (PP) Senatua erakutsiko dio; Uxue Barkosekin (Geroa Bai) Madrilgo Euskal etxera joango da; eta Rosa Diezek (UPyD) politikarien ohiko taberna batera eramango du.

Euskal politakari horiek euren bizitza pribatuari buruz hitz egingo dute, eta bertan lan egiteko nola moldatzen diren kontatuko dute '60 Minutos' saioan. Gainera, beste hainbat gai ere jorratuko du Iñaki Lopezek, hala nola, politikarien ospe txarra, aurrezteko administrazio publikoan hartu beharreko neurriak, euren soldatak, politikarien pribilegioak, Kataluniako hauteskundeak, Konstituzioko hainbat gai aldatzea edo ez aldatzea, eta, jakina, Euskadiren egoera.

'60 Minutos', 22:15etik aurrera, ETB-2n.

Informazio gehiago (1)