17:00etan
Eibarko pilota jaialdia zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Gainera, Bilbon ospatuko den All Star Boxing txapelketaren finalaurrekoak eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur, ostirala, Eibarko pilotalekuarekin bat egingo dute Euskal Telebistako kamerek, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, zuzenean eskainiko dute bertan ospatuko den pilota jaialdia. Hasteko, Gonzalez- Merino eta Jaunarena- Merino II bikoteek jokatuko dute jardunaldiko lehengo partida eta ondoren, Titin III- Barriola eta Ezkurdia- Zabaleta bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek emango dute partiden berri zuzenean, eta gaueko 22:00etan emanaldia errepikatuko da ETB-1en.
Boxeoa, 'Bizkaia' pilotalekuan
Ostiraleko 'Boxeo- Izarrak' saioak bere aldetik, Bilboko 'Bizkaia' pilotalekuan jokatuko den All Star Boxing txapelketaren finalurreko borrokak eskainiko ditu. Lehenengo eta behin, neoprofesionalen arteko txapelketako finalerdiak eskainiko dira, horien artean, Kerman Lejarraga, Morgako boxeolari gaztea arituko da G. Bazanov georgiarraren aurka. ´
Ondoren, profesional mailan, Andoni Gago bilbotarrak Vitaly Shivanov-en aurka neurtuko ditu indarrak. Hauxe izango da Gagoren laugarren borrokaldia profesionaletan.
Azkenik, Nacho Mendoza gasteiztarrak Santos Medrano Nikaraguako boxeolaria izango du aurrez-aurre. Garaipena lortu ezkero, tituloren bat jokatzeko bidea irekiko lioke.
'Boxeo- Izarrak' saioa 00:00etik aurrera izango da ikusgai ETB-1en.