Itxi

Igandean

Lehiaketako une onenen errepasoa egingo da 'Aconcagua, La Película'n

Igande honetako saioan "El Conquistador del Aconcagua" lehiaketako unerik garrantzitsuenak gogoratuko dira eta baita orain arteko saioetan ikusi ez diren hainbat irudi ere.

Julian iantzi. Foto: EITB

"El Conquistador del Aconcagua" lehiaketa amaierara iristen ari da. Eta final handia ikusi aurretik, abentura honetan gertatu diren une garrantzitsuenen errepasoa egingo du Euskal Telebistak, 'Aconcagua la película' saioan.

Centinela de Piedrarako igoeran gertatutakoa erakutsi aurretik, aurten parte hartu duten lehiakide guztien errepasoa egingo du saioak, egin dituzten lorpenak eta etxeratzeak berriz ikusiko dira; azken finean Aconcaguako espedizioan egindako lorpenen eta hutsegiteen bilduma bat egingo da. 14 lagunek hasi zuten abentura hau eta Cólera gunera bost bakarrik iritsi dira, muturreko tenperaturak eta haizeteak jasanez. Magda, Kote, Roberto, Serafín eta Iñaki gailurrera igotzeko prest ikusi genituen azken atalean, Juanito, Julian eta espedizioko gainerako taldekideekin batera.

Saio berezi honetan gainera, Sara, Iñigo Larrainzar, Blanca Fernandez Ochoa, Eba Ferreira eta Gururen etxeratzeak jasoko dira. Eta nola ez, baita ere VIPen eta ezezagunen arteko eztabaidak, haserreak, batzarretako tentsioak edota Kororen eta Serafin Zubiriren bizipen harrigarriak.

Une hauek guztiak berriz ere ikusiko ditugu Aconcaguako konkistatzailearen titulua lehiakideetako bati eman aurretik. Eta horrez gainera, orain arteko saioetan ikusi ez diren diren hainbat irudi ere: Roberto Laiseka protagonista duten hainbat une, Andoni Agirregomezkortaren irteerak eta Julian Iantzi eta Juanito Oiarzabalen arteko bizikidetza adibidez.

Saio berezi hau, igandean 23:00ak aldera emango da ETB-2n.

Informazio gehiago (1)