Itxi

21:50ean

'Kontuz, Atsuak!... Euskaraz bizi nahi dut, igande gauez, ETB-1en

A.A.

EITB

Euskararen inguruan ibiliko dira Maikruz eta Marikarmen, beti bezala, bazterrak nahasten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Igande honetako 'Kontuz, Atsuak!' saioan, Maikrux eta Marikarmen euskararen inguruan ibiliko dira hara eta hona, astelehenean izango den Euskararen Eguna dela eta. Eta gaiarekin erabat lotuta dabiltzanez, larunbatean Donostiako kaleetan 'Euskaraz bizi nahi dut' lelopean egindako manifestaziora joango dira.

Ohi denez, Pello Zabalarengana joko dute lehenik eta behin, manifestaziora joatea bekatu ote den galdetzera. Euskara hizpide hartuta, Berria egunkariko egoitza bisitatuko dute Martxelo Otamendik lagunduta.

San Telmo Museoan ikusgai dagoen 'Badu, bada' erakusketa ezagutzera ere joango dira. Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria izango dute gidari.

Azkenik, Irizar enpresara joango dira, euskarak lan munduan duen presentzia jakin asmoz.

Igandean, 21:50ean izango da ikusgai 'Kontuz, Atsuak!' saioa ETB-1en.
 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)