22:15ean, ETB-2n
Euskadiko eskaintzarik merkeenak, gaur gauean, 'Equipo ED' saioan
Krisi garaian aurreztu ahal izateko, zerbitzurik eta produkturik merkeenak erakutsiko dizkigu ETB-2ko saioak, gaur gauean, 22:15ean.
Prezio txikiena bilatzea behar-beharrezkoa da krisiak irentsi gintuenetik. Hori dela eta, 'Equipo ED' saioak bilaketa sakona egin du, eta, astelehenean, 22:15ean, euro dezente aurrezteko aukera emango dieten saltokiak erakutsiko dizkiete ikus-entzuleei.
'Equipo ED'k eguneroko erosketetarako hainbat proposamen aurkeztuko du. Euskadiko txekor-haragi merkeena eskaintzen duen harategia erakutsiko digu, arrastez hartutako legatz kiloa 3,99 euroren truke saltzen duen arrandegi bat ikusiko dugu , eta bi croissant euro batean edo gurinezko bi opil euro eta erdian dauzkan okindegia ezagutuko dugu. Etxetik kanpo otorduren bat egin nahi izanez gero, lehen platera, bigarrena, postrea, ogia eta edaria barne hartzen dituen menu bat proposatuko digute 5,36 euroan. Gainera, garagardoak euro baten eta kubatak lau euroren truke eskaintzen dituen taberna ere jarriko digute aukeran.
Itxura aldaketa behar al duzu? Eta ez al daukazu diru nahikorik horretarako? Ez dago arazorik. 'Equipo ED' saioak ile-apaintzaile akademia batera eramango gaitu eta, bertan, 10 euroren truke, benetan eder utziko gaituzte. Gainera, Euskadiko kostu txikiko lehen gimnasioan izango gara. Eta 'low-cost' eraldaketarekin amaitzeko, makillaje denda ezin merkeago batean izango gara.
Gurasoek bazarete, adi erreparatu beharko diozue asteleheneko saioari. Haurrei jostailuak eta jantziak erosteko aukera merkea proposatuko digute, bigarren eskuko denda batean. Gainera, Eguberrietara begira, jostailuak modu merke eta solidarioan erosteko aukera bat erakutsiko digute.
'Equipo ED' astelehenean izango dugu ikusgai, 22:15ean, ETB-2n.