ETB-2n
Gaur grabatuko dute 'Gente Seria', Gabonetako bakarrizketa saioa
J.J.
Erredakzioa
Saioa gaur grabatuko dute Bilboko BBK Aretoan, eta abenduaren 27an izango dugu ikusgai.
Bakarrizketa saio berezia grabatuko du Euskal Telebistak Gabonetan eskaintzeko. Maribel Salasek ('Vaya Semanita') aurkeztuko du ‘Gente Seria’ izeneko saioa, eta Javier Merino, Txemi Parra, Gemma Martínez, Iñigo Salinero, Nerea Garmendia eta Patxi Alonso izango dira emanaldiko protagonistak. Saioa gaur iluntzean grabatuko due, Bilboko BBK Arteoan, 20:30ean, eta EITBk bertara ikusle moduan joateko sarrerak banatuko ditu.
Programa honek Euskadin eztabaida sortzen duten gai interesgarriak umorea erabiliz landuko ditu, hala nola euskaldunen eta espainolen arteko ezkontzak, euskaldunen eta sare sozialen arteko harremana, futbola, politika alorrean eta komunikabideetan albiste direnak,eta, batez ere, EITBk euskaldunen bizitzetan duen eragina. José Antonio Pérez ‘Escépticos’ saioaren zuzendariak eta ‘Mi mesa cojea’ blogaren zuzenduko du.
Saioa abenduaren 27an emitituko da ETB Gabonetarako prestatzen ari den programazio bereziaren barruan.