Gauerdian
Manny Pacquiao-Tim Bradley borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Ondoren, Robert Stieglitz eta Nader Hamdan boxeolarien arteko norgehiagoka eskainiko da.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Manny Pacquiao eta Tim Bradleyren arteko borrokaldia eskainiko du lehenengo eta behin. Manny Pacquiao azken urteotako boxeolaririk onena da. Sei pisutan izan da Munduko txapeldun eta maila ezberdinetako boxeolaririk bikainenak menperatu ditu, horien artean, Erik Morales, Marco Antonio Barrera, Juan Manuel Marquez, Oscar de la Hoya, Antonio Margarito eta Shane Mosley. 54 garaipen lortu ditu eta 3 bakarrik galdu. Tim Bradley, bere aldetik, zazpi aldiz izan da Munduko txapeldun pisu superarinean eta orain arte egindako 28 borrokaldiak irabazi ditu.
Saioaren bigarren zatian, pisu superertaineko munduko txapelketa eskainiko da. Alde batetik, Robert Stieglitz alemaniarra eta bestetik, Nader Hamdan australiarraren arteko norgehiagoka. Stiegiltz gaur -egungo txapelduna da eta guztira zazpi bider izan da titulo horren jabe. Australiarrarentzat hauxe izango da aurreneko Munduko txapelketa.
'Boxeo Izarrak' gauerdian izango dugu ikusgai, ETB-1en.