Itxi

Gabon Gauean

Legebiltzarkideak kantari, aurtengo 'Euskal Kantuen Gaua' saioan

A.A.

EITB

Ruper Ordorikaren 'Zaindu maite duzun hori' abestuko dute 19 ordezkarik, elkarrekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Legebiltzarkideak izango dira kantari aurten Gabon Gaueko 'Euskal Kantuen Gaua' saioan, ETB-1en. EAJ, EH Bildu, PSE, PP eta UPyDko ordezkariek elkarrekin abestuko dute Ruper Ordorikaren 'Zaindu maite duzun hori' kanta ezaguna.

Legebiltzarrean bertan grabatu den bideoklipean 19 parlamentarik hartu dute parte: EAJko Andoni Ortuzar, Xabier Agirre, Jone Berriozabal, Josune Gorospe eta Luke Uribe-Etxebarria; EH Bilduko Julen Arzuaga, Diana Urrea, Juanjo Agirrezabala, Xabier Isasi, Arri Zulaika eta Estitxu Breñas; PSEko Txaro Sarasua, Miren Gallastegi eta Mikel Unzalu; PPko Laura Garrido, Iñaki Oyarzabal, Borja Semper eta Nerea Llanos, eta UPyDko Gorka Maneiro.

Ohi denez, euskal gizarteko aurpegi ezagunak kantuan ikusteko parada eskainiko digu Itziar Atienzak eta Kikel Amonarrizek gidatuko duten saioak, datorren abenduaren 24an. Hau aurrerapen bat besterik ez da.

Bideoak (1)