Audientziak ETB1
ETB1, erreferente berriz ere igande honetako kirol hitzordu nagusietan
Oraingoan ere audientzia-datu bikainak lortu ditu ETB1ek txirrindularitza eta pilota emanaldietan.
Marlen Reusser. EITB Mediako eduki batetik ateratako irudia
Bereziki aipatzekoa, emakumeen kirolak izan duen harrera beroa. Izan ere, Suitzako Itzulia liderra izan zen atzo bere ordu tartean, % 13,2ko audientzia-zatiarekin ETB1en.
Txirrindularitza zaleek bigarren hitzordu garrantzitsu bat ere bazuten, Dauphine Kriteriumaren azken etaparekin. Tadej Pogacar esloveniarrak irabazi du 77. edizio hau, eta ia 80.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETB1ekin Val-d'Arc eta Plateau du Mont-Cenis arteko zortzigarren eta azken etapa jarraitzeko.
Kirol festak etenik ez eta, jarraian pilota emanaldia egin zuen Euskal Telebistak. 85.000 ikus-entzulek egin zuten bat Binakako Bizkaia Torneoarekin, eta % 9,5eko audientzia zatia (lineala + geroratua) eskuratu zuen partidak.