ETB1en eta sare sozialetan
'101 Gaztelu' saioaren estreinaldiak jarraitzaile ugari izan du
Twitterren joera nagusietako bat izan da euskal txiolarien artean, eta telebistan audientzia bikaina izan du Julian Iantzik gidatutako abentura berriak.
'101 Gaztelu' saioak estreinaldi bikaina izan zuen igandean. Julian Iantzik gidatutako abenturazko saio berriak audientzia ona izan du telebistaz, eta sare sozialetan jarraipen zabala izan du.
Twitterren euskal joera nagusietako bat izan da azken 24 orduetan, UMAPek emandako datuen arabera. #101gaztelu traola erabilita, 838 txio izan dira, eta saioa bart emititu bazen ere, gaur goizean jendeak ahoz aho zebilkien oraindik sare sozialetan.
Telebistan ere jarraipen ezin hobea izan du lehen '101 Gaztelu' saioak. % 4,2ko audientzi zatia lortu du ETB1eko telerrealitate saio berriak, eta publiko euskaldunaren artean, % 7,8ko zatia izan zuen. Harrera bikaina egin dio, beraz, jendeak.
Lehen saioan lehiakideak eta kapitainak ezagutu ditugu, eta Kapitainen Duelua eta 1. Jokoa ikusi ahal izan ditugu. Datorren igandean, 21:45ean, ezusteko gehiago ekarriko dizkigu bigarren atalak.