21:45ean
Iker Galartzarekin Araban ibiliko dira, gaur, '101 Gaztelu'n
Fontecha eta Zabalate herrietako gazteluetan hainbat proba egin beharko dituzte lehiakideek gaur, 21:45ean, ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bilauak eta Zaldunak Araban ibiliko dira '101 Gaztelu' saioko laugarren atalean, gaur, 21:45ean, ETB1en. Fontecha eta Zabalate herrietan dauden dorretxe eta gazteluetan hainbat proba egin beharko dituzte lehiakideek armarria eskuratu ahal izateko. Horretarako, Iker Galartza aktorearen laguntza izango dute.
Villanañe atzean utzi eta Fontecharantz abiatuko dira bi taldeak. Orgazeko dorretxeak lehenengo proba hartuko du. Han, arrastoan jartzeko laguntza eskuratzeaz gain, jokoan abantaila eta famatuaren laguntza lortuko du talderik abilenak.
Armarria lortzeko norgehiagoka nagusia, berriz, Zabalateko gazteluan izango da. Bertan, indar eta trebetasun lehia batean, talderik azkarrenak laugarren proba irabaziko du.