21:45ean
Orain arteko haserrealdirik handiena, gaur, '101 gaztelu' saioan
Nafarroan jarraituko dute Zaldunek eta Bilauek, eta lehen geldialdira azkarren iristen den taldeak Maitena Salinas aktorearen laguntza izango du Jokorako. Gaur, 21:45ean, ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nafarroan barrena jarraituko dute '101 gaztelu'ko lehiakideek 7. saioan. Gaur, 21:45ean, ETB1en, orain arteko haserrealdirik handienaren lekuko izango izango gara, eta, gainera, Maitena Salinas aktorea izango da asteko laguntzaile ezaguna.
Erriberrin jokoa egin, eta gaua pasa ondoren, Baztanerantz abiatuko dira Zaldunak eta Bilauak. Berrikuntzak ere izango dira aste honetan. Manu Maritxalarrek eta Mikel Goñik kapitain izateari utziko diote, eta talde bakoitzeko lehiakide batek hartuko du agintea.
Arraiozen pista eskuratzeko etenaldia egingo dute, eta Maitena Salinas aktorea izango da bertan lehiakideen zain. Beti bezala, bertara azkarren iritsiko den taldeak izango du laguntza izateko aukera. Donamarian izango da armarria lortzeko jokoa, eta, bertako jauregian, orain arte lehiaketan izan den haserrealdirik handienetarikoa ikusi ahal izango dugu.
Gaur, 21:45ean, ETB1en izango dugu ikusgai '101 gaztelu' saioa.