Itxi

8. saioa

Bilauek jokoa galdu dute eta Aitor etxera joan da

EITB

'101 gaztelu' saioaren 8. atalean, Manu Maritxalarren taldeak galdu du. Horrek tentsio handia sortu du.

Bilauek galdu dute '101 gaztelu' saioko zortzigarren ataleko jokoa. Kontseiluari egin behar izan diote aurre, eta Aitorrek jaso du boto kopuru handiena. Donostiarra etxera joan da.

Manu Maritxalar izango da saioko protagonista beste behin ere. Azken saioan, taldearen kritikak zirela eta, motxila hartu eta autokarabanatik alde egin zuen. Baina, aste honetan, taldera itzuli da, eta eztabaida txiki bat izan du taldekideekin.

Zaldunek eta Bilauek gaurko pista jaso dute eta Zestoarako bidea hartu dute. Zestoako Lili jauregira heltzen talde gorria izan da azkarrena, eta Inaxio Perurenaren laguntza izatea lortu dute gorriek.

Aurreko egunean, Bilauek mapa furgonetan ahaztuta utzi zuten eta orain maparik gabe bidaiatu behar dute. Aste honetan ez dute arazorik izan Zestoara heltzeko, bidea ondo ezagutzen zutelako. Baina hurrengo egunetan, agian, ez dute hain erraza izango. Beraz, mapa berri bat lortu behar izango dute, bestela asko kosta zaie bide egokia hartzea.

8. saioko jokoan, Ikerrek eta Inaxio Perurenak, aditu baten laguntzaz, sua egiten ikasi dute.

Joko luzea eta arriskutsua izan da gaurkoa. Tentsio une handiak bizi izan dira Ekainberri kobazuloan, eta, azkenean, Zaldunek irabazi dute. Anek talde gorriko suziari ura dio itzaltzeko asmoz, eta Zaldunak asko haserretu dira. Anek barkamena eskatu du, eta kanpalekura bueltatu dira.

Autokarabanara iristean, eguzki-oihala apurta zegoela ikusi dute Zaldunek, eta haserretu egin dira berriro.

Kontseiluan lehia handia izanda. Ikerrek eta Aitorrek boto kopuru bera jaso dute, eta Maritxalarrek etxera Aitor bidaltzea erabaki du. Donostiarrak ondo hartu du erabakia, eta Manu tipo jatorra dela adierazi du Julian Iantzirekin izandako elkarrizketan.

Talde galtzaileak gau gogorra pasatuko du, eguraldi txarra izango baitute Zestoan.

Informazio gehiago (1)