8. saioa
Zaldunak izan dira abilenak Ekainberriko jokoan
G.U.
eitb.com
Sua egin, suziak piztu, eta talde bakoitzeko neska batek eta mutil batek urjauzi batez bustitako horma batean gora sua itzuli gabe joatean zetzan jokoa ez da batere erraza izan.
Joko luzea izan da '101 Gaztelu'ren zortzigarren saioan. Zaldunek abilezia handiagoa erakutsi dute, batik bat Jonasek, eta Bilauei gailendu zaizkie hainbat oztopo gainditu ostean. Sua egin, suziak piztu, eta talde bakoitzeko neska batek eta mutil batek urjauzi batez bustitako horma batean gora sua itzuli gabe joatean zetzan jokoa ez da batere erraza izan.
Lehenik eta behin, ordezkari bana aukeratu behar zuen talde bakoitzak sua egiten ikasteko. Bilauek Iker hautatu dute, eta Zaldunek, berriz, Inaxio Perurena, Lili Jauregira iristen lehenak izateagatik lortu duten laguntzailea. Ekainberriko gida batek sua egiten irakatsi die, harriak kolpatuz eta arkua eta soka erabilita.
Biek sua egiteari ekin diote, eta nahiko ongi moldatu dira. Sua egitea lortu dute, eta suziak piztu dituzte. Bilauek Rakel eta Luka hautatu dituzte probarako; Zaldunek, berriz, Jonas eta Oihana. Gainontzeko taldekideak laguntzen aritu dira.
Lehiakideak ibaitik joan dira igo beharrreko hormara, eta hor iritsi da unerik zailena. Sarean gora joan behar izan dute suzia ahal zuten moduan hartuta, itzali gabe. Jonas izan da gora iristen lehena. Gainerakoei hainbatetan itzali zaie eta berriz joan behar izan dute ibaian behera suzia piztera. Ondoren, Luka heldu da gailurrera.
Bi nesken arteko lehian izan da jokoaren giltza, Rakelek ezin izan du piztuta mantendu suzia, eta, hainbat saiakeraren ostean, azkenean, Oihanak lortu du sua itzali gabe gora iristea.
Poza izugarria izan da Zaldunen artean. Guztiek jarraituko dute lehiaketan, autokarabanara itzuli dira, eta, gainera, sari gisa, dilistak prestatzeko osagaiak eskuratu dituzte.
Bilauen artean, bestelakoak dira kontuak. Izan ere, furgonetara itzuli dira, eta bat etxera itzuliko da. Gainera, Julianek esan die ez dela ordezko gehiago izango, beraz, lehiakide bat gutxiagorekin aritu beharko dute.
Kontseiluan, berdinketa izan da Ikerren eta Aitorren artean, eta, azkenean, Manu Maritxalarrek Iker taldean mantentzea erabaki du. Aitor donostiarra etxera bidali dute, askorik erakusteko aukerarik eman gabe.