21:45ean
Lapurdira igaroko dira gaur, '101 Gaztelu' saioan
Gaztea irratiko 'dida!' saioko Joseina Etxeberria eta Jon Gotzon izango dira 10. saioko gonbidatu ezagunak. Gaur, 21:45ean, ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gipuzkoatik Lapurdira igaroko da '101 Gaztelu' saioa, gaur. 21:45etik aurrera, Urruñako eta Hendaiako gazteluak ezagutuko dituzte Zaldunek eta Bilauek. Gainera, Gaztea irratiko 'dida!' saioko Joseina Etxeberria eta Jon Gotzon izango dira laguntzaile ezagunak 10. saioan.
Egun euritsua izango dute. Gaua oso hotza izan da eta, talde gorriak ez du ondo lo egin furgoneta txiroan. Bilauek bestalde, berogailua piztuta izan dute gau osoan, eta goxo-goxo hartu dute atseden. Baina '101 gaztelu'n ez dago deskantsurako betarik, eta, nagiak atera ostean, Lapurdirantz abiatuko dira.
Joseina Etxebarria eta Jon Gotzon zain daude Urtubiako Gazteluan, Urruñan. Haiek izango dira laguntzaileak Hendaiko Abbadie Gazteluan egingo duten jokoan. Bilauek irabazten badute, berdinketa egongo da armarri kopuruari dute, baina Zaldunek garaipena lortzen badute erabakigarria izan dezakeen armarria lortuko dute.
Zirraraz beteriko '101 gaztelu', gaur, 21:45ean, ETB1en.