22:00etan
'48 ordu pentsiodunekin', gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Bilbotik Madrilera pentsio duinen alde abiatu den martxarekin bat egin du Onintza Enbeitak, eta 22 etapetako bat beraiekin egingo du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaurko atalean, Onintza Enbeita kazetari eta bertsolariak 48 ordu igaroko ditu pentsiodunekin. Bilbotik Madrilera pentsio duinen alde abiatu den martxarekin bat egingo du Enbeitak, eta 22 etapetako bat beraiekin egingo du. Era berean, bide hori egiten ari diren euskal pentsiodunen egoera ezagutuko du.
Horrez gain, bizipen eta istorio bereziak dituzten beste lau pentsiodun elkarrizketatuko ditu muxikarrak. Batetik, Julita eta Nicolasen maitasun istorioa ezagutuko du, eta jubilatu zirenean ezkondu zirela jakingo dugu. Begoñak, ia sei urte etxetik atera gabe eman ostean, bakardadeari eta depresioari aurre egiteko zer egin duen azalduko du. Parkinsona duen 82 urteko oiartzuar bati, Antoniori, kirolak lagundu dio gaixotasuna beste era batera ikusten. Azkenik, irakasle jubilatu batek, Enriquek, boluntario gisa jarduten du baliabide urriak dituzten familietako umeei klaseak ematen.
'48 ordu' saioa ostegunero izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.