21:45ean, ETB1en
Jose Antonio Basteguieta 'Marko'rekin, gaur, '6 Argazkitan'
A.A.
EiTB
20 urtez Kortezubiko alkate izan zenaren bizitzan murgilduko da aste honetan Pedro Mari Goikoetxea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
20 urtez Kortezubiko alkate izan zen Jose Antonio Bastegueita Marko-ren bizitza argazkien bidez ezagutuko dugu igande honetan, Pedro Mari Goikoetxearen eskutik, ETB1eko '6 Argazkitan' saioan. Jaiotetxeari, Markone baserriari, alegia zor dio bere goitizena.
Ume eta gazte garaietatik abiatuko du bere kontakizuna Markok, baina programaren zati handi bat alkatetzan egon zen bi hamarkadei eskainiko die. Herriko intsumiso bat kartzelaratzeko agindua jaso zuenekoa, edo Espainiako Kongresuari ume jaioberrien erroldatze araua aldatzeko eskatu zionekoa, esate baterako. Bere garaian antolatutako lehiaketa xelebreei buruz ere mintzatuko da.
Saioaren azken txanpan, emaztearekin, semearekin eta bilobarekin batera, azken hilabeteetan pasatako momentu larriak ekarriko du gogora Markok.