Aurkezleak
Iban Garatek eta Nerea Rodriguezek 'A ze banda!' saioa gidatuko dute
Biak ibiliko dira ETB-1eko programa berri honen aurkezpen lanak egiten.
Iban Garate
Iba
Euskal Telebistan hazi da, beraz: ‘Betizu’, ‘Martin’, ‘Ipupomamua’ eta ‘Ai ama!’ saioetako aurpegia izan da; eta ‘Aupa Etxebeste!’, ‘Arriya’ eta ‘Miel de Naranjas’ pelikuletako protagonista lanagatik ere aski ezaguna dugu gure artean.
Nerea Rodriguezekin batera ‘A ze banda’ gidatzeko erronkari egingo dio aurre orain Ibanek. Euskal Herrian ‘ezkutuan’ dagoen talentua azalera ekarri nahi du, ezezagunak diren artistei aukera bat eman, eta batek daki… urte luzetako karrera bati hasierari eman diezaioten, beharbada.
Iban Garate jakitun da aukera bat ematearen garrantziaz, Euskal Telebistan lehenengoz ikusi genuenetik dagoeneko 17 urte pasa baitira.
Nerea Rodriguez
Andoaindar gazte hau, ingurugiroan aditua, nerabe bat izanik hasi zen Herri Irratian kolaboratzaile moduan, eta han, hamar urtez, "Sector Rock" musika underground saio ezagunaren ahots femeninoa izan zen Gregorio Galvez-en ondoan.
Kirolak oso gustoko ditu, eta frontoi, saskibaloi kantxa eta futbol zelaien bisitari ohikoa da, horregatik Xabier Euzkitze-ren 'Anitzele' saioan ere ikusteko aukera izan genuen kirolari ezberdinei elkarrizketatzen.
"Arratsaldero" eta beste saio berezietan parte hartu eta gero "A ze banda"-ra dator Rock n' Roll gurarekin eta backstage-n gertatzen den guztiaz berri emateko prest, hori bai, bere ikutu pertsonalarekin.