Itxi

Laugarren saioa

Irati 'A ze banda!'tik kanpo, epaimahaiaren babesik jaso ez duelako

The Kites izan da, bigarren astez jarraian, epaimahaiko kideei gehien gustatu zaien taldea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laugarren saioan, eta bost taldeen emanaldiak bukatuta, The Kites taldeak hurrengo saiorako txartela lortu dute epaimahaiaren ahobatezko erabakiari esker. Boskote bizkaitarra Gariren "Esperantzara kondenatua" kantaren bertsio batekin igo da taula gainera.

Irati, Random, Sugar Beats eta Twin Melody taldeek, ordea, ez dute hain erraz izan, eta lehian jarraitu behar izan dute. Izan ere, fabrikako agertokiaren gainera berriz ere igo dira epaimahaiko kideen azken erabakia entzuteko.

Javier Muguruza idazle eta musikariak Twin Melody salbatzea erabaki du, Ordiziako bikiek Amy Winehouseren "Rehab" abestiarekin hildako abeslariaren indarra ekartzeaz gain, soul kanta zaila ondo defendatu dutela argudiatuta; Sugar Beatsek Dirty Dancing filmeko "Time of my life" ospetsua abesteko erronkari aurre egin dio, eta gospel talde iruindarraren indarrean konfidantza osoa duela esanez Zuriñe Hidalgok hirukoteari beste aukera bat ematea erabaki du; azkenik, Alex Sarduik, erabakia oso argi izan ez duen arren, Random salbatu du. Talde bilbotarrari aurreko astean tentuz ibiltzeko deia egin zioten, eta aste honetan Ken Zazpiren "Itsasoa gara" kantarekin ere ez dute euren onena ematerik lortu. Izan ere, lehen aldiz euskaraz aritzen ziren lehen aldia zen. Gauzak horrela, Esne Beltzaren "Eskuekin" kanta abestu duen Irati taldea lehiaketatik kanpo geratu da.

The Kites, Twin Melody, Sugar Beats eta Random taldeak izando dira, beraz, lehiaketan jarraituko duten lau taldeak. 'A ze banda!'ren hurrengo saioan beraien gaitasuna erakusteko aukera berria izango dute.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)