Itxi

Gaur, 22:45ean

Nork irabaziko du 'A Ze Banda!' saioan? The Kitesek ala Twin Melodyk?

eitb.eus

EiTB

Campos Eliseos Antzokia jendez gainezka izango da, eta publikoa izango da 'A Ze Banda!' saioko irabazlea aukeratuko duena. Sorpresa ugari izango dira final handian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hemen dugu 'A Ze Banda!' saioko finala. Twin Melody taldeko Paula eta Aitana Etxeberria biki ordiziarrak eta The Kites taldeko Eider Saez, Saioa Etxebeste, Aizpea Garmendia, Leire Agirre eta Maddi Berrokal lazkaotarrak aurrez aurre izango dira, gaur gauean, 'A Ze Banda!' saioa irabazteko lehian.

Finalera iritsi diren bi taldeek proba bi izango dituzte aurretik. Lehenik eta behin, bakarkako duelua izango dute. Lehenengo txandan, Twin Melodyko Paula eta The Kiteseko Eider Saez arituko dira aurrez aurre Pink estatubatuarraren "Just give me a reason" abestiarekin. Bigarren txandan, ordea, Aitana eta Leire Agirre izango dira nor baino nor gehiago Latzen euskal taldearen "Laztana" kantarekin.

Finalaren bigarren fasean, bi taldeak igoko dira taulara, banda bakoitzak aukeratutako abesti batekin: Twin Melody Katy Perryren "Hot N Cold" abestiarekin igoko da eta The Kites boskoteak ABBA suediarren "Mamma Mia" kanta eskainiko du.

Lau emanaldien ondoren, antzokia betetzen duen publikoak aukeratu beharko du 'A Ze Banda!' saioko lehen edizioaren irabazlea. Irabazleak 3.000 euroko saria eramango du etxera.

'A Ze Banda!' saioko finalera heldu diren bi talde hauen emanaldiez gain, Iban Garatek eta Nerea Rodriguezek aurkezten duten saio honen finalean sorpresa ugari izango dira Campos Eliseos Antzokiaren oholtzaren gainean.

Ez ezazue 'A Ze Banda!' saioko finala galdu, gaur gauean, 22:45etik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)