Itxi

22:00etan

Hiru abesbatza lehiatuko dira gaurko 'Ahotsak' saioan, Hernanin

EiTB

Leer en Castellano

Landarbasoko Dizdizka abesbatzak (Errenteria), San Anton abesbatzak (Bilbo) eta Kimetz abesbatzak (Algorta) parte hartuko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Julian Iantzik eta Hibai Etxebarriak aurkezten duten 'Ahotsak' saioa Hernanin izango da gaur gauean. Bertan, hiru abesbatza ikusiko ditugu nor baino nor gehiago: Landarbasoko Dizdizka abesbatza (Errenteria), Bilboko San Anton abesbatza eta Algortako Kimetz abesbatza.

Taldeek Hibai Etxebarria musikan adituaren aurrean bi abesti eskainiko dituzte, beraientzat esanguratsua eta estetikoki erakargarria den kokaleku batean. Puntu gehien lortzen duen abesbatza izango da garailea, eta zortzi saioetako irabazleak Donostiako finalean elkartuko dira. Bertan jakingo da nor den 'Ahotsak' saioko koru garailea.

'Ahotsak' astelehenean izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)