Kargatzen...
Itxi

22:00etan

Trintxerpeko, Zornotzako eta Iruñeko abesbatzak, gaur gauean, 'Ahotsak'en

EiTB

Leer en Castellano

Donostiako Zurriolako hondartzaren ondoan arituko dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaurko 'Ahotsak' saioan, hiru abesbatza arituko dira finalerako txartela irabazteko lehia bizian.

Alde batetik, Trintxerpeko Trintxer Zaharra abesbatza entzungo dugu, José Luis Mendiburu ordezkari dela. Ondoren, Marian Ruizek zuzentzen duen Zornotzako Xuxurlariak abesbatzaren txanda izango da. Hirugarren lehiakidea, Iruñeko Divertimento abesbatza izango da, Jose Javier Orquiñena ordezkari duela.

Donostiako Zurriolako hondartzaren ondoan grabatuko dute Julian Iantzik eta Hibai Etxebarriak gidatzen duten saioa.

'Ahotsak' gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)