23:15ean
ELAko Txiki Muñozekin elkarrizketa, gaur, 'Ahoz Aho +' saioan
A.H. | EITB
Saioa Martijak egun-eguneko gai politiko eta sozialen inguruan galdetuko dio.
Astearte honetan, Saioa Martijak Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusia elkarrizketatuko du 'Ahoz Aho +' albistegi berezian. Hitzorduan zehar, egun-eguneko egoera politikoaren inguruko hausnarketa sakona egingo du, eta lan eta gizarte gaien alorrean EAJ eta PSE-EEren gobernu koalizioaren balizko ildo politikoak aztertuko ditu.
Horrez gain, Eguzki Urteaga, Galder del Campo, Amagoia Gurrutxaga eta Joseba Barandiaran kolaboratzaileak bilduko dira solasaldirako mahaiaren inguruan.
'Ahoz Aho +' gaur gauean izango da ikusgai, 23:15etik aurrera, ETB1en.
TB1en.