23:15ean
PSEko Eneko Anduezari elkarrizketa, gaur, 'Ahoz Aho +' saioan
A.H. | EITB
Saioa Martijak egun-eguneko gai politikoez galdetuko dio.
Gaur, Eneko Andueza PSE-EEko legebiltzarkidea izango dute gonbidatu ETB1eko 'Ahoz Ahoz+' saioan. Hitzorduan, egun-eguneko gai politikoen hausnarketa egingo du Saioa Martija aurkezlearen galderei erantzunda.
Horrez gain, Eguzki Urteaga, Estitxu Garai eta Itziar Garcia kolaboratzaileek ere parte hartuko dute saioan.
'Ahoz Aho+' gaur gauean izango da ikusgai 23:15etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.