ETB1, 23:30
Cristina Uriarte gonbidatu, gaurko 'Ahoz Aho+' saioan
A.A.| EiTB
Hezkuntza arloko egun eguneko gaiak jorratuko ditu sailburuarekin Saioa Martijak.
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua hartuko du gonbidatu Saioa Martijak gaur gauean 'Ahoz Aho+' saioko elkarrizketaren tartean. Aurtengo matrikulazio kanpaina, Hezkuntza Legea eta Jaurlaritzak eskuartean dituen proiektu nagusiak izango dituzte hizpide, besteak beste.
Elkarrizketan esandakoak eta egunak dakartzan hizpide nagusiak aztertzeko Eider Alkorta, Itziar Nogeras eta Felix Arrieta bilduko dira solas-mahaira.
'Ahoz Aho+' saioa 23:30etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.