23:30ean
Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramailea, gaur gauean, 'Ahoz Aho+' saioan
EiTB
Horrez gain, Fermin Erbiti, Juankruz Lakasta eta Josebe Iturrioz solaskideak izango dituzte lagun.
Maria Solana
Gaur gauean, Saioa Martijak Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramailea hartuko du gonbidatu ETB1eko 'Ahoz Aho+' albistegian. Foru Erkidegoko aktualitatea izango dute aztergai elkarrizketan.
Horrez gain, Fermin Erbiti, Juankruz Lakasta eta Josebe Iturrioz izango ditu lagun solasaldirako mahaiaren inguruan.
'Ahoz Aho+' astearteetan izaten da ikusgai, 23:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.