23:30ean
Alberto Lopez Basaguren Konstituzio Zuzenbidean katedraduna, gaur, 'Ahoz Aho+' saioan
EITB
Gainera, Iñaki Galdos, Estitxu Garai eta Galder del Campo solaskideak izango dituzte saioan.
Gaur gauean, Saioa Martijak Alberto Lopez Basaguren Konstituzio Zuzenbidean katedraduna (EHU) elkarrizketatuko du ETB1eko 'Ahoz Aho+' albistegian. Basaguren PSEk autogobernu lantalderako proposatu duen aditua da eta Federalistak ekimenaren bultzatzaileetako bat.
Horrez gain, Iñaki Galdos, Estitxu Garai eta Galder del Campo solaskideak izango dituzte saioan.
'Ahoz Aho+' astearteetan izaten da ikusgai, 23:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.