Gaur arratsaldean
Patxi Baztarrika eta Teresa Toda, 'Airean' saioan
A.A.
EiTB
Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Egin egunkariko zuzendariorde ohia elkarrizketatuko ditu Jaime Otamendik.
Bi gonbidatu berezi izango dituzte gaur arratsaldean ETB1eko 'Airean' saioan. Euskararen Eguna izaki, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearekin mintzatuko da Jaime Otamendi.
Bestalde, joan den astean aske geratu zen Teresa Toda kazetariarekin solasean aritzeko aukera izango du Otamendik. Egin egunkariko zuzendariorde ohia 18/98 sumarioan zigortu zuten, ETAri laguntza ematea egotzita. Sei urte eman ditu kartzelan.
'Airean' saioa 15:45ean hasiko da, ETB1en.