Itxi

15:45ean

Joxean de la Hoz Uranga eta Julian Iantzi, gaurko 'Airean' saioan

A.H.

EITB

1976an Athleticeko eta Realeko jokalariek Atotxako zelaira ikurrina atera zuteneko urteurrena da gaur. Gainera, aurkezle lesakarra igandeko '101 Gaztelu' saioaren finalaz arituko da.

Joxean de la Hoz Uranga Realeko jokalari ohiari elkarrizketa egingo diote 'Airean' saioan gaur. 1976ko abenduaren 5ean, Athletic eta Real futbol taldeetako jokalariek orduan guztiz debekatua zegoen ikurrina Atotxako zelaira atera zuten, derbia jokatu aurretik. Uranga ekimenaren bultzatzaileetako bat izan zen, eta urteurrena gogoratuko du ETB1en.

Horrez gain, Julian Iantzi aurkezlea izango dute platoan. Igande honetan, '101 Gaztelu' reality saioaren finala eskainiko du ETB1ek, eta Iantzi igandeko saioaren inguruan arituko da Jaime Otamendirekin.

Ez galdu gaur 15:45eean, 'Airean', ETB1en.

Informazio gehiago (1)