Itxi

Gaur

Irene gezurretan harrapatuko dute 'La Casa de mi Padre' telesailean

A.A.

EiTB

Leer en Castellano

Martinekin harremanetan egon dela jakin ostean, Luisek errotik moztu nahiko du harreman hori gaurko atalean. Horrez gain, mediku berria iritsiko da Echeguira.

Martinekin harremanetan eta gezurrak esaten harrapatu du Luisek Irene 'La Casa de mi Padre' ETB2ko telesailean, eta, herrira bueltan datorrenean, horren ondorioak ezagutuko ditu gazteak, harreman hori errotik moztu nahiko baitu aitak. Bestetik, Echeguiko biztanle berriak ezagutuko ditugu; Don Esteban Aldalur mediku berria eta haren emaztea, Laura, iritsiko dira herrira.

Luis Egañak argi dauka ez duela bere alaba Celaya familiako inoren ondoan ikusi nahi. Hori dela eta, Ireneren eta Martinen artean sortu den harremana errotik mozten saiatuko da, eta bera joango da tren geltokira alabaren bila, barnetegian ikastaroa amaitutakoan etxera bueltan datorrenean. Irenek susto itzela hartuko du, Martin espero baitzuen aitaren lekuan. Nola erantzungo du gazteak? Zer egingo du aitak Martinen eta bien arteko harremanaren berri badakiela eta gezurretan harrapatu duela jakiten duenean?

Horrez gain, mediku berria iritsiko da Echeguira: Don Esteban Aldalur. Laura emaztearekin batera joango da bertara bizitzera. Orain arte, hirian bizi izan dira, eta herri txiki bat oso arrotza egingo zaie hasieran. Gainera, Gerra Zibilak eragindako bi bandoetako jendea ezagutuko dute lehenengo egunean bertan.

Echeguin beste entretenimendu bat ere sortu da. 'Quo Vadis' filma emango dute zinema-aretoan, eta, aurretik, Francok herrira egindako bisitaren berri eman behar omen dute 'NO-DO'an. Erresistentziako lagunek hori aprobetxatu nahiko dute alkatearen eta frankisten aurkako ekintza bat egiteko. Lortuko ote dute? Ondo aterako al zaie?

ETB2en eta eitb.eus-en aldi berean izaten da ikusgai 'La casa de mi padre' 50eko hamarkadan girotutako telesaila gaur, 22:00etan.