Itxi

22:25, ETB1en eta eitb.eus-en

Bikiak atxilotuko dituzte, gaur gauean, 'Aitaren Etxea'n

A.A.

EiTB

Luis Egañak Celaya familiaren aurkako erasoekin jarraituko du gaurko atalean, eta Karmele eta Inaxio bikiak atxilotzeko aginduko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Celaya familiaren aurka Luis Egañak egiten dituen erasoek ez dute amaierarik "Aitaren Etxea" telesailean. Hotela itxi eta Martini bere gurasoen berri eman ondoren, Karmele eta Inaxio bikien aurka egingo du berriz ere. Oraingoan, atxilotu egingo dituzte.

Dena ordenan dagoela uste duenean, Luis Egañak ezusteko ederra hartuko du etxetik irtetean: "esplotatzailea" dela esaten duen pintada topatuko du etxeko paretean bertan. Gainera, alkatearen kontrako pintada gehiago azalduko dira herrian. Egileak Inaxio eta Karmele Celaya bikiak direla sinetsita, biak atxilotzeko agindua emango du Luisek. Beraz, gauzak gero eta zailago daude celayatarrentzat Echeguin.

Horrez gainera, hotelean zer egin ez dakitela jarraitzen dute. Luisek bide guztiak itxi dizkie, eta Javierrek ezin du egoera hori gehiago jasan. Min handiz, Juani eskatuko dio Pilar eta seme-alabekin herritik alde egin dezala eta bizitza berri bat has dezala.

Bestalde, Irenek ezin du Martinek hartu zuen erabakia ulertu. Badaki mutilak bera maitatzen jarraitzen duela eta bere aitak zer esanik izan duela pentsatzen jarraituko du. Baina aitari esplikazioak eskatzera joaten denean, espero ez zuen berria jasoko du eta Martinen eta bere arteko harremana ezinezkoa dela ulertuko du. Halaber, baztertu ezingo duen proposamen batekin etorriko zaio Alberto.

Asteazkenero legez, 22:25ean egongo da ikusgai "Aitaren Etxea" eitb.eus-en eta ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)