Euskal umoregintza
"Altxa Komedia" bakarrizketa saioa, astearteetan, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Azken boladan Euskal Herriko umoregileek ondutako uzta dakarkigu programak, punta-puntako kartelarekin: Nerea Arriola, Mirari Martiarena, Julen Axpe, Iker Plazaola eta Ana Goitia, besteak beste.
Azken urte hauetan indar handia hartu duen euskal umoregintzari eskainitako saioa estreinatu du Euskal Telebistak apirilaren 9an, asteartea: "Altxa Komedia". Stand-up comedy genero eta espresioaren susperraldi horren eredu izan diren bakarrizketagileek ondutako uzta dakarkigu programa berriak ETB1era eta eitb.eus-era, PRIMERAN plataforman eskaini eta gero.
Azpeitiko San Agustin aretoan grabatutako emanaldietan, punta-puntako kartelarekin gozatzeko aukera izango dugu: Nerea Arriola, Mirari Martiarena, Julen Axpe, Iker Plazaola, Ana Goitia, Julen Portillo, Maialen Sorzabalbere, Eñaut Zuazo, Mikel Irazusta, Ion Martinez "Txiki", Esti Curiel eta Maria Blanco.
Stand-up comedy euskaldunaren trebezia irrikagarria gozamen huts bihurtuko da "Altxa Komedia" saioan, astearte gauero, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.