Itxi

22:00etan

Gure inguruko marmeladen arteko lehia, gaur gauean, "Altxa Txapela" saioan

EITB MEDIA

Joseba Arguiñanok lau marmelada ekoizle hartuko ditu merkatuan: Marijose, Jon, Aitziber eta Mikel. 2000 euroko saria eta txapela izango dute jokoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaurko "Altxa Txapela" saioan marmelada izango da protagonista nagusia. Joseba Arguiñanok aurkeztuta, lau marmelada ekoizle lehiatuko dira merkatuan, 2000 euroko saria eta txapela etxera eramateko. 

Marijose Brust izango da lehenengo lehiakidea. Jaiotzez Iparraldekoa, Irular marmeladak ekoizten ditu Iruritan. Bere larreetan hazten diren masustei etekina ateratzeko hasi zen marmeladak egiten irakasle hau. Hainbat poto egin zituen lehendabiziko aldian eta azokara eraman behar izan zituen saltzera.

Bigarren lehiakidea, berriz, Jon Lezama da, Laneko kooperatibako bazkideetako bat da. Beste hainbat produktuz gain, Leartibai marmelada sortzen dute, Gizaburuagan. Kooperatibaren funtzionamendua ere erakutsi nahi du saioan.

Aitziber Errazkin, bestalde, OnEin Kontserbak ordezkatzera joango da azokara. Informatikaria izateari utzi eta lurrarekin zerikusia duen ogibide bati ekin zion Aitziberrek. Bere amak hasi zuen negozioa, eta harro esaten du bere kontserbak ehuneko ehun ekologikoak direla.

Mikel Cormenzana orduñarrak ere marmelada ekologikoa ekoizten du, bere kasuan Tologorri markapean. Baserri batean hazi zen Mikel, eta fruta da bere pasiorik handiena. Nekazal ingeniaritza ikastetik, marmelada, fruta, zukuak eta saltsa gazi-gozoak ekoizten dituen enpresa bat zuzentzera pasa da.

Joseba Arguiñanok aurkeztuta, gure inguruko lau marmelada izango dira lehian "Altxa Txapela" programaren denboraldi azken atalean. Gaur gauean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)