Itxi

22:00etatik aurrera

Neanderthalen garaian murgilduko da 'Arimaren Margolariak' saioa gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Denboran atzera egingo dute lehiakideek Zugarramurdira egingo duten bisitaren bitartez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 'Arimaren Margolariak' saioak 65.000 urteko bidaia egingo du denboran atzera, Neandertalgo gizakiek lehen labar-pinturak egin zituzten garaira. Horretarako, Zugarramurdiko kobetara joango dira. Bertan, Arantxa Orbegozo coach-ak, antzinako gizakiek egiten zuten antzera, pigmentuak, arrautzak, makilak eta buruko ileak erabiliz pintzelak eta margoak egiten erakutsiko die. Tresna eta pintura horiekin, harri zati batean labar-pintura bat sortu beharko dute, gai izanez gero. 

Zugarramurdiko herritarrek osatutako herri-epaimahai batek erabakiko du horietako zein den onena, eta, horrenbestez, nork jasoko duen asteko immunitatea. Kaleratze proban, margolariek akelarre bat ikusiko dute, zuzenean, eta, Francisco de Goyaren Aquelarre lana inspirazio-iturri gisa hartuta, errituala mihisera eraman beharko dute. 

Galerian, coach-ek erabakiko dute nork islatu duen ondoen sorginen bileren xarma, eta bertan erabakiko dute nork esango dion agur lehiaketari

'Arimaren Margolariak' saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)