22:00etan
'Arimaren Margolariak' saioaren final handia, gaur gauean, Arantzazutik
EiTB
Idoia, Bea, Maria eta Jokin dira finalistak, eta azkeneko asteetan ikasitakoa erakutsi beharko dute final handian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, 'Arimaren Margolariak' saioaren finala izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera. Idoia, Bea, Maria eta Jokin dira finalistak.
Euskal Herriko txoko berezienetako bat izango da margolarien azken lanen lekuko: Arantzazu. Bertako santutegian, sorpresa ugari izango dituzte lehiakideek. Lehen sorpresa bakoitzak santutegiko gune bat margotu beharko duela izango da. Elkarrekin ados jarrita edo, bestela, korrika egin eta bakoitzak aukeratu duen tokian jarrita, Nestor Basterretxearen kriptaren, Jorge Oteizaren Apostoluen, Francisco Javier Saenz de Oiza eta Luis Laorgaren eliza nagusiko absidearen eta Eduardo Chillidaren ateen zirriborroak egin beharko dituzte 20 minutuan.
Bigarren sorpresa izango da zirriborro hori erabiliz sortu duten koadroaren balorazioa bertan jasoko dutela, Pello Zabala eta Xabier Egañaren iritziek lagunduta.
Hirugarrena, eta handiena, berriz, azken probara lautik hiru baino ez direla pasatuko; hots, lehiakide bat kaleratuko dute. Beraz, azken proban, arimaren hiru margolari lehiatuko dira, proba benetan berezian. Mendian, coachek agindutako objektuak erabilita, natura hila sortu beharko dute, eta lan hori paisaian integratu. Konposizioa, kolorea eta integrazioa menperatu beharko dituzte Arimaren Margolariak saioa irabazteko. Nor izango ote da garailea?
'Arimaren Margolariak' saioaren finala gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.