Itxi

Gaur

Pako Aristi elkarrizketatuz hasiko da 'Arte[faktua]'

A.A.| EiTB

Leer en Castellano

Yolanda Mendiola Azpeitian elkartu da kazetari eta idazle urrestildarrarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pako Aristi izango dute gonbidatu 'Arte[faktua]' saioaren estreinako saioan, gaur, 15:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en. Yolanda Mendiolak Azpeitian egingo diote elkarrizketa Urrestillako idazle eta kazetariari.

Aristik 1985ean kaleratu zuen lehen eleberria, Kcappo (tempo di tremolo) izenburuarekin, eta, ordutik, poesia, saiakera, eta biografia arloak landu ditu, eta liburu zerrenda luzea osatu du. 1992an eta 1993an, Rikardo Arregi saria irabazi zuen, eta, 2008an, Euskaltzaindiaren eta BBKren Toribio Altzaga antzerki saria, Josu Dukatiren proposamena lanarekin.

Pako Aristi, idazle eta irakurle handia izateaz gain, Azpeitiko liburutegiko irakurle taldearen arduraduna da, eta Usurbilen ere horrelako talde bat zuzentzen du. Horrez gain, Idazle Eskolako tutore ere bada. Elkarrizketan, Aristik literatura mundura heldu zenetik gaur arteko ibilbidearen errepasoa egingo du.

Elkarrizketatu bakoitzak bere gustuko lagun/artista bat gonbidatzeko aukera izango du saioan. Pako Aristik Mikel Markez musikaria gonbidatuko du. Markezek Aristik idatzitako hainbat poema musikatu ditu, eta 10 urtez ibili dira elkarrekin errezitaldiak ematen. Esperientzia horren berri emango dute.

'Artefaktua'k tarte berezia eskainiko die booktuberrei ere. Horiek, sarean zintzilikatutako bideoen bidez, irakurri dituzten liburuen gomendioak egingo dituzte. Horrez gain, saioan ez dira faltako irakurleen zein liburu denden gomendioak, nobedadeak eta pitxiak.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)