15:00etan
Uxue Alberdi protagonista, gaur, 'Arte[faktua]' saioan
EITB
Idazleak bere laugarren liburua aurkeztuko du, 'JenisJoplin'.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria izango da aste honetako protagonista nagusia 'Arte[faktua]' saioan. JenisJoplin Uxue Alberdiren laugarren liburua da. Aurrez bi ipuin-liburu eta nobela bat ditu argitaratuak. Nagore Vargasen historia kontatzen du azken nobelak eta horren harira, Euskal Herriaren azken hogeita hamar urteetako errepaso sozial eta politikoa egiten du.
Uxue Alberdi Kazetaritzan lizentziatua da. Hainbat Bertso Paper Lehiaketa irabazi ditu eta bat-batekoan, 2009an, esaterako, Txapelketa Nagusiko finalerdietara heldu zen. Literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile eta irakurle-taldeen gidari ere bada, besteak beste.
Saioak, gainera, Inazio Mujikak, Yurre Ugartek eta Arantxa Iturbek gustukoen dituzten liburuen berri emango du, eta era berean, irakurle zein liburu-denden gomendioak jasoko ditu.
Amaitzeko, Carmen Fernandez eta Yun Olazabal booktouberrek euren tartea izango dute, Nobedadeek eta Pitxiek izango duten bezalaxe.
Gaur izango da ikusgai, 15:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en.