15:00etan
Alberto Barandiaran, gaur, 'Arte[faktua]' saioan
EITB
Kazetari nafarrak bere ibilbidea errepasatuko du, eta Peio Lizarralde kazetari eta itzultzailea izango da bere gonbidatua.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alberto Barandiaran kazetari nafarra elkarrizketatuko du gaur 'Artefaktua'k Iruñean. Ez duzu abusatuko liburua idatzi du Barandiaranek, Iñigo Astiz eta Miren Rubio kazetariekin batera.
Barandiaranek Irungo bere ikastetxean ezagututako abusu giroa jaso du liburuan, baita azken urteotan Bizkaian eta Gipuzkoan ezagutzera eman diren bi pederastia kasu ere, eta Euskal Herriko hainbat herritan 60ko eta 70eko hamarkadetan abusuak jasandako hainbaten testigantzak. Horrez gain, munduko herrialde ezberdinetako pederastia kasuen kopuruak eta Donostiako apezpiku Jose Ignacio Munillarekin egindako elkarrizketa jasotzen dira.
Urte luzez aritu da Alberto Barandiaran kazetari lanetan Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan, eta hainbat biografia eta saiakera idatzi ditu, horien artean Veleia afera 2010ean.
Bere gonbidatua Pello Lizarralde kazetari eta itzultzailea izango da. Nafarkaria-n eta Argia-n elkarrekin lan egindakoak dira biak. Lizarraldek Literaturako Euskadi Saria jaso zuen 2002an Larrepetit obrarekin.
Irakurlearen tartean, Isabel Azkarate Nafarroako Liburutegi Nagusiko euskarazko irakurle taldeko kideak Karmele Jaioren Amaren eskuak liburua gomendatuko du. Xabier Amurizak, Arantxa Iturbek eta Inazio Mujika Iraolak, berriz, euren liburu kuttunen berri emango dute.
Mattin Zeberio booktuberrak Iban Zalduaren Azken garaipena-z egin du bere booktubea. Nobedadeek, liburu-denden gomendioek, pitxiek eta epilogoak osatuko dute saioa.
'Arte[faktua]' larunbat honetan 15:00etan izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.