Literatura
Garazi Goia eta Goizalde Landabaso idazleak, 15:00etan, 'Arte[faktua]'n
EiTB
Elkarrekin idatzitako '1.362 km euri' liburuaz arituko dira Yolanda Mendiolarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Garazi Goia idazle segurarra eta Goizalde Landabaso bilbotarra izango dira aste honetako 'Arte[faktua]' saioan gonbidatu. 1.362 km euri (Elkar) plazaratu dute elkarrekin, eta Seguran elkartuko dira Yolanda Mendiolarekin.
Lau eskutara idatzitako liburu honetan, egileentzat inspirazio izan diren emakumeen istorioen eta bizitzen berri ematen dute, gutun truke baten bidez. Emakume ahaztuak, desagerraraziak edo erreferentziazkoak izan beharko luketenak: pintoreak, politikariak, abenturazaleak…
Bestalde, Ane Mendizabal Kaiarribako arraunlari hondarribiarrak bere liburu kuttunen berri emango du denboraldi honetako lehen Apalategia-n. Rafael Gerriko segurarrak bere aldetik, Yoseba Peña idazle zarauztarraren Hariak (Susa) liburuaren gomendioa egingo digu.
Galdetegian, euren liburu kuttunen berri emango dute Ana Urkiza, Iñigo Aranbarri eta Beñat Sarasola idazleek.
Sara Mallado irakasleak Alberto Ladron Arana idazlearen Zer barkaturik ez liburuaren berri emango du booktuberren atalean.
Horrez guztiaz gain, asteroko nobedadeek, bitxiek eta Garoa, Karrikiri, Hitz eta Baionako Elkar liburu-denden gomendioek osatuko dute saioa.
'Arte[faktua]' gaur izango da ikusgai, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.