Itxi

15:00etan

Jose Luis Otamendi poeta, gaur gauean, 'Arte[faktua]'n

EiTB

Leer en Castellano

Amagoia Gurrutxaga 'Berria' egunkariko kazetaria gonbidatu du Otamendik saiora.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jose Luis Otamendi poeta azpeitiarra da 'Arte[faktua]' literatur saioko aste honetako gonbidatu nagusia. Azpeitian, bere sorterrian, elkartu gara berarekin, Susa argitaletxearekin plazaratutako poema liburuaz hitz egiteko: Disoluzio agiriak. Zazpi kapitulutan banatu du liburua: hasierakoan eta amaierakoan, zazpi poema daude, eta besteetan, berriz, bost.

Bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak agerian jarri nahi izan ditu Otamendik bere azken lan honetan. Ezagutu dugun mundua urtzen ari dela dio, garai likido bihurtzen, desegiten. Eta une honek, herri honek, beste poesia molde bat behar duela.

Amagoia Gurrutxaga Berria egunkariko kazetaria gonbidatu du Otamendik saiora. Azken horren hitzetan, aspalditik mamitutako laguntasun eta konplizitatea dute. Duela hogeita hamar urte baino gehiago bere irakaslea izandakoa da, gainera. Idazle eta kazetari gisa, interes oso handiz jarraitzen omen dio haren lanari. Bestalde, bere literatur zaletasunaren parte handi bat Otamendiri zor diola esan digu Gurrutxagak.

Jon Iruretagoiena Donostiarra Kaiarriba Elkarteko arraunlariak bere liburu kuttunen berri emango digu aste honetako Apalat[egia]-n.

Irakurlea-ren tartean, berriz, Jon Zufiaurrek Ignacio Abella idazlearen La memoria del bosque liburuaren gomendioa egingo du.

Bestalde, Galdetegia-n, Gotzon Hermosilla, Kattalin Miner eta Iban Zaldua idazleek literaturaren inguruko galdera bana erantzungo digute.

Azkenik, aste honetako Booktuber atalean, Armentia Ikastolako Ander Cruz booktuberrak Pijama marradunaz jantzitako mutikoa liburuaren aipamena egingo digu.

Horrek guztiak eta asteroko nobedadeek, pitxiek eta Garoa, Karrikiri, Hitz eta Baionako Elkar liburu-denden gomendioek osatuko dute saioa.

'Arte[faktua]' gaur izango da ikusgai, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)