Itxi

12:50ean

Eric Dicharry idazle baionarra, protagonista, gaur, "Arte[faktua]"n

EITB

Leer en Castellano

Timberlake Wertenbaker idazlea, Carmen Gisasolaren gomendioak, Yoana Iturainen liburu kutunak eta zarauztarren literatur zaletasunak ezagutuko ditu Yolanda Mendiolak gidatutako saioak.

Eric Dicharray idazlea. EITBren bideo batetik hartutako irudia

Eric Dicharry idazle baionarra izango da larunbat honetako "Arte[faktua]" saioan protagonista. Bizitzan zehar, bi aldiz egon da amildegiaren ertzean: autobus istripu baten ondorioz, lehenengoan, eta ketamina gaindosiagatik, bigarrenean. Hortaz, drama pertsonalak hitz bihurtuz sortu du Eros izeneko poema liburua, Pamiela argitaletxearen eskutik. Aitzakia horrekin elkartuko dira Yolanda Mendiola eta Dicharry, Ziburuko "Arte Bideak" arte galerian.

Timberlake Wertenbaker idazle estatubatuarra ere izango da aste honetako saioan. Dicharryk duela hamabost urtetik ematen ditu euskara klaseak, eta duela lau urte ezagutu zuen Wertenbaker, baionarrarekin euskara ikasten hasi zenean. Ziburun bizi izan zen txikitan estatubatuarra, eta horregatik nahi izan du hizkuntza berreskuratu. 

Aste honetan, Irakurlearen tartean, Carmen Gisasolak Han ez banengo bezala lanaren gomendioa egingo du.  

Bestalde, Yoana Iturain yoga irakasleak bere liburu kutunen berri emango du Apalategia atalean.  

Horretaz gain, Joseba Elorza Zarauzko kaleetan ibiliko da literaturaren inguruko galdera sorta batekin.

Hori guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, "Arte[faktua]" saioan, gaur, 12:50ean, ETB1en y eitb.eus-en.


 

Informazio gehiago (2)