Itxi

12:50ean

Mikel Soto idazlea, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Horrez gain, Irati Jimenez, Katakrak liburu denda, Oier Guillan eta Iraide Arrizabalaga ezagutuko ditu saioak.

Mikel Soto, idazlea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Mikel Soto idazle iruindarra izango da 2021. urteko "Arte[faktua]" saioko lehen gonbidatua, editore trajea kendu eta idazlearena jantzi baitu. Beraz, Elkar argitaletxeak kaleratutako Suak pizten direnean poesia liburua izango dute hizpide Yolanda Mendiolak eta Sotok. Historia gertuan idatzi gabe geratu den horri ahotsa eman nahi izan dio poesiaren bitartez. Liburuak laguntasuna du gai nagusitzat, baina baita politika, iraultza edota maitasuna ere.

Bikotekide duen Irati Jimenez idazlea batuko da Soto eta Mendiolaren arteko solasaldira. Sotoren lanaren idazketa prozesua nola bizi izan duen azalduko du Jimenezek, besteak beste.

Aste honetan, Arte saltzaileak tartean, Iruñeko Katakrak liburu dendan izan da programa. Bertako Hedoi Etxartek eta Nerea Fillatek dendaren sorreraz edota bere berezitasunez hitz egingo dute.

Bestalde, Irakurketa artea izeneko atalean, Oier Guillan antzerkigileak jendaurrean irakurtzerakoan hartu beharreko zenbait gako eskainiko ditu.

Horretaz gain, Iraide Arrizabalaga booktuberrak Harry Potter eta Azkabango presoa liburuaz hitz egingo du.

Hori guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)