Itxi

13:00etan

Mila Salterainekin diru faltsutzaileak hizpide, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Mitxel Murua, Maryse Etcheverry eta Joserra Gartzia ere izango dituzte gonbidatu programan.

Mila Salterainen 'Sasiola'. Argazkia: EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Mila Salterain idazle durangarra izango da "Arte[faktua]" saioko gonbidatu nagusia gaur, martxoak 13. Sasiola. Diru faltsua XVII. mendeko Durangaldean: iruzurra ala koroaren aurkako matxinada? izeneko eleberri historikoa argitaratu zuen iaz Alberdania etxearen eskutik. Arrazolan urrezko, zilarrezko eta kobrezko txanponak egiten zituzten diru faltsutzaile talde bat da kontakizunaren ardatza. Debako Sasiola komentu-ospitalean elkartuko da Mila Salterain Yolanda Mendiolarekin.

Ondoren, Mitxel Murua idazle, itzultzaile eta zuzentzailea batuko zaie saioaren erdialdean elkarrizketara. Berau izan da Salterainen liburuaren editorea; beraz, prozesu horretaz arituko dira, besteak beste.

Aste honetan, Maryse Etcheverry irakurleak Berengere Cournut-en De pierre et d’os liburua gomendatuko du.

Bestalde, Irakurketa artea tartean, komunikazioan aditua den Joxerra Gartziak testu bat ahots goran irakurtzean kontuan hartu beharreko alderdiez hitz egingo du.

Horretaz gain, Arte zaleak izeneko atalean, Lazkaoko kaleetan barna ibiliko dira irakurketaren inguruko zenbait galderarekin: Zer da zuretzat literatura?

Hori guztia, eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, gaur, 13:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)