12:55ean
Aiora Jaka itzultzaile donostiarra, gaur, "Arte[faktua]" saioan
EITB Media
Euskarara ekarri duen azken lanaz arituko dira, inuit komunitateari buruzko Juliana Lévéillé-Trudel idazle quebectarraren 'Nirliit' liburua, hain zuzen ere.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aiora Jaka itzultzaile donostiarra elkarrizketatuko du gaur Yolanda Mendiolak "Arte[faktua]" saioan, euskarara ekarri duen azken lana hizpide hartuta: Juliana Léveillé-Trudel idazle quebectarraren Nirliit (Txalaparta). Eleberrian, esperientzia pertsonaletik abiatuta, inuit komunitateari mendebaldeko bizimodua inposatzean sortu zaizkion talkak eta zorigaitzak azaltzen ditu.
Yannick Bédard, Jakaren senarra, batuko da beste bien arteko solasaldira. Haurtzaroa inuiten artean pasatu zuen Bédardek, eta Aiorarekin bertara bizitzera bueltatu zen helduaroan. Urte horietan guztietan komunitateak bizi izandako aldaketaz arituko dira, besteak beste.
Saioko atalei dagokienez, Nerea Uriarte irakurle zarauztarrak Patxi Zubizarretaren Eztia eta ozpina liburua gomendatuko du.
Bestalde, Antton Luku idazle eta antzerkigilea hobeto ezagutzeko aukera izango dute: Covidak 'Libertitzeaz' hitz egiteko modua aldatu al du?
Eta amaitzeko, Booktuberboom_+ V. edizioaren aurkezpen bideoa eskainiko du saioak.
Hori guztia, "Arte[faktua]" osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.