Literatura
Garazi Albizuaren 'Iruleak' komikia, 12:50ean "Artefaktua" saioan
Mungiako Foruen enparantzan izango du presentzia Garazi Albizuak idatzitako eleberri grafikoak. Bertan daudela, historiak ahaztutako emakumeak berriro plaza hartzearen inguruan hitz egingo dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Garazi Albizua izango da larunbat honetako elkarrizketatu nagusia. Iruleak (Txalaparta) komikia argitaratu du, non errealitatezko eta fantasiazko planoak harilkatu dituen. Aspertuta daudela, Moireek joko bat sortuko dute: aspaldiko partez, gizatiar baten bizitzan eragitea eta gehien inarrostea lortzen duen horrek irabaztea. Horretarako, Iruleak ahaztuak diren hiru emakumeren mamuak erabiliko dituzte. Horretaz guztiaz berba egiteko, Mungiako Foruen plazan bilduko da saioa idazlearekin.
Hegoa Alvarez idazlea gonbidatuko du saiora Albizuak. Historiak irentsi dituen emakumeak plazaratzeko asmoz, biak ala biak Mungiako Bendejeren istorioa berreskuratuko duen podcasta garatzen ari dira. Gainerakoan, Alvarezek, eleberria gertutik ezagutzen duenez, bere ikuspuntutik abiatuta mintzoko da.
Arte[saltzaileak] atalean, Iruñeako Abarzuza liburu dendara gerturatuko gara. Besteak beste, Marcela Abarzuzaren eskutik saltegiaren historia ezagutzeko abagunea izango dugu.
Pello Zapirain irakurle beasaindarren eskutik iritsiko da aste honetako literatura gomendioa.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.