Itxi

Literatura

Katixa Agirre, larunbateko "Artefaktua" saioan

Katixa Agirre idazleak 'Berriz zentauro' (Elkar) eleberria argitaratu berri du. Agirrek kontakizuna 2050. urteko Parisen kokatu du Paula Pagaldai protagonistaren bitartez, errealitate fisikoaren eta birtualaren arteko mugak eta aldeak jorratzeko.  

Katixa Agirre

Katixa Agirre idazlea, ikus-entzunezko doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Agirrek Berriz 'Zentauro' (Elkar) eleberria argitaratu du. Kontakizuna Parisen kokatzen da, etorkizunean, eta bertan, Paula Pagaldai protagonistaren lanari esker, irakurleak errealitate birtuala zer den ulertu ahal izango du. Halaber, Berriz Zentauro hausnarketa sorrarazteko ere bada gai. Horretarako, idazleak honelako galderen inguruan jardungo du: Etorkizunak baldintzatzen gaitu? Gure bizitzeko ilusioa etorkizunean zer gertatuko ote den pentsatzen ari garelako daukagu? Katixak galdera horiek erantzun ditzan, EHUko Bizkaiko Campusera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Bestalde, Bertol Arrieta ezagutzeko aukera izango dugu; idazlea, zarauztarra eta bi metroko gizona.

Xabier Lasaga irakurleak eta Aquariumeko langileak emango digu aste honetako literatur gomendioa.

Sakanako Mankomunitateko Magali eta Inhar Urteaga ikasleena izango da larunbateko booktubea.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)